ASTEKARIA


2016KO URRIAREN 21A 


Klase hasieran aurreko klasean komentatutako edukiak errepasatu ditugu, zer den sofware bat, zer den hadware bat, software motak... hori amaitu ondoren, gmail plataformaren barruan sartu gara.

Gmail-en barruan zer diren etiketak ikasi ditugu eta hauek gure kontuan nola jartzea ikasi dugu. Ondoren, taldeak (gura emailekin) nola egin eta sortutako etiketan nola sartzea ikasi dugu. Gmail plataformarekin amaitu ondoren Drive zer den komentatu dugu.

Amaitzeko blogaren sarrerarekin hasi gara eta  blog bat sortu dugu, nik arteari buruz hitz egitea erabaki dut. Blog-a sortu eta gero, honen diseinua aldatzen eta polit jartzen hasi egin  naiz.


2016KO URRIAREN 27-28A


2016ko urriaren 27ko klasean, blogak duten elementuak eta baliabide ezberdinak ikusi ditugu. Lehenengo eta behin, sarrera berri bat egin dugu, gero bideoak txertxatzen ikasi dugu (bata youtube plataformatik eta beste bat vimeo plataformatik). Ondoren, gadget ezberdinak ipintzen ikasi dugu: erlojua, egutegia, etiketak gure sarreren barruan jartzen ikasi dugu edota beste ikaskideen blogen linkak jartzea, hauek ondo zerrendatuak.
 
2016ko urriaren 28ko klasean datu pertsonalak gadget berria jarri dugu, honetan gure argazkia, izena eta abizenak agertzen dira. Datuak jarri eta gero blogaren sarrerak (fitxategiak) antolatu ditugu, guk nahi izan dugun bezala jarri ditugu.

Ondoren, Leed-ak zer diren ikasi dugu, Hezkuntza saila web-orriaren barruan sartu gara eta dagoen Leed-a hartu dugu eta gure blogean txertatu egin dugu. Amaitzeko creative commons-ak zer diren begiratu  dugu, hemen blogean zer egin ahal den adierazten da. Gurea propioa sortu dugu eta gadget bat bezala txertatu egin dugu.
Guzti hori amaitu eta gero Calaméo, Issuu, Slid share eta Scrib web orriak ezagutu ditugu, web orri hauetan dokumentu desberdinak agertzen dira, hauek aldizkari baten antzekoak dira. Emen aurkitu ahal ditugun dokumentuak gero gure blogean txertatzeko izango dira.

Amaitzeko, koluman aurkitu dezakegun gauzak komentatu edo birpasatu dugu eta azkenik blogaren itxura aldatzeko azalpen batzuk jaso ditugu.



2016KO AZAROAREN 3-4A

IKT klase honetan bloggen gadget desberdinei buruz hitz egin dugu. Lehenik eta behin egelan sartu gara eta talde dokumentua ireki dugu. Dokumentuaren barruan, saio bakoitzean zer egin behar denari buruz hitz egiten du, gaurko eguna bilatu eta lana egiteari ekin dugu. Hasteko galderak erantzun ditugu eta gero aurkezpen txiki bat egin dugu. Guzti hau azaroaren 3an egin dugu.

Berriz, azaroaren 4an gadget propio bat sortu dugu gure bloggean txertatzeko. Gadget hau gure maila jartzen du eskuragarri eta amaitzeko gidako hurrengo jarduerarekin jarraitu dugu, konkretuki bosgarren jarduera.


2016KO AZAROAREN 18A

Aste honetan gidako beste jarduera batzuekin jarraitu dugu, konkretuki proiektuarekin. Honektako bigarren jarduera egin dugu eta sitesean txertatu egin dugu.

2016KO AZAROAREN 25A

Aste honetan proiektuarekin jarraitu egin dugu. Orain hirugarren jarduera egin dugu eta hau beriro sistesera igo dugu.


2016KO ABENDUAREN 2A

Aste honetan, bisgarren puntuarekin jarraitu dugu, hau da, berriro proiektuarekin. Ariketa honetan informazioa bilatu egin dugu.

Informazioa IKT-ak eskolan nola txertatzen ziren blogei buruzlko informazioa bilatzea zen helburua. Link-ak gordetzeko sare sozial berri bat erabli dugu DIIGO izenarekin. Guztiok kontu bat ireki dugu eta aurkitu ditugu esteka guztiak horra igo ditugu.

Esteka guztiak jarri ondoren, beste zazpi web ori desberdinak bilatu behar izan ditugu, hauek eskolak egindakoak edo ikasleak egindakoak, hauek bilatu eta gero zapi esteka horietatik bat aukeratu behar izan dugu eta honekin fitxa bat bete dugu.


2016KO ABENDUAREN 9A

Aste honetan IKT proiektu ofizialarekin hasteko eman digu denbora irakasleak. Hasteko taldekide guztiak elkartu eta proiektuaren ideia aukeratu eta bideratu dugu. Proiektuaren helburua ikasleei bideratuta egotea da eta guk kutsaduraren gaiaz baliatuz, ikasleei blog kudeatzen, bideoak egiten eta beste hainbat gauzak egiten ikasiko dute.

Proiektuaren ideia bereganatua edukitzean, zeintzuk izango diren azpigaiak ikusi ditugu eta hauek bideratzeko talde guztiaren artean galderak egiten hasi gara.

2016KO ABENDUAREN 16A

Aste honetan irakasleak proiektua bukatzeko eta dena ondo apaintzeko denbora eman digu.Horretarako, bukatzeko aukera izateko lana ondo antolatu egin dugu  eta guztioak batera egindakoa bete dugu.

2016KO ABENDUAREN 23A

Aste honetan, IKTko bi saioetan, proiektu desberdinen aurkezpenak izan ditugu. Gehienak proiektu aurkezpenak izan dira, baina beste batzuk, DAL aurkezpena egin dute. Gure kasuan bi aurkezpenak egin behar izan ditugu 

No hay comentarios:

Publicar un comentario